Quantcast
Channel: Lumagorri (Amets eta Jon) – Hala Bedi
Viewing all articles
Browse latest Browse all 24

Koloretako poltsa hori poltsa bat baino gehiago da

$
0
0

  • Lumagorri (Amets eta Jon): Koloretako poltsa hori poltsa bat baino gehiago da
    00:02:38
    0 0

Uda honetan zehar hamaika aldiz tokatu egin zaigu Araban ezagutu ditugu eraso LGTBI+fobikoen berri ematea, askotan galdetu digute gertatzen ari denaren gorakadaren zergaitiaz, zein den erasotzailearen perfila, eta nik uste dagoeneko ia guztia esanda dugula.

Orain arte LGTBI+fobiaz aritzen ginenean oihartzuna ez zen oso haundia izaten, batzuetan kostatu egin zaigu gertatzen ari denaz informatzea. Baina uda honetan, eta batez ere kurtsoko lehenengo erasoen ostean LGTBI+fobiaren espektakularizazio ezagutu dugu, hau da, erasoak giza eskubideen urraketen ikuspegitik informatu beharrean espektakulu bat bihurtu dituzte.

LGTBI+fobiaren biktimen desioetaz eztabaidatu da telebistetako hainbat platoetan, beraien bikoteetaz, armaituetaz, hondartza edo mendia gustoko duten ala ez, euren portaletan tamainak, euren auzokideen oporrak ezagutu ditugu, zenbat ligatzen zuten, ligatzeko aplikazioetan dauden edo ez, zertara dedikatzen diren,…. Esan bezala hainbat platoetan, hainbat aurkezle edo tertulianoen ahoetan LGTBI+fobia euren azalean sufritzen ari direnen bizitzak epaitu dituzte.

Denbora guzti honetan ere argi geratu da sistemak esfortsu haundiak egingo dituela arau cisheteropatriarkala irauteko, Samuel-en erahilketan adierazgarria izan zen zelan gorroto delitua izkutatu eta gay-a izateagatik hil egin zutela estaltzeko zelako ahaleginak egin zituzten, eta bertsio ofiziala kontrakoa esaten badu ere LGTBI+mugimenduak ozen erantzun zion egoera horri.

Gasteizen ordea, uda zaila izan bada ere, baditugu pozik egoteko arrazoiak. Ezin dugu ukatu oso egoera larrien aurrean egon garela, eta gaudela oraindik ere, baina uda honetan berri on bat izan badugu hori LGTBI+fobiaren aurrean Gasteizko hainbat eragilek izan duten jarrera da, erabat txalotzekoa izan da Kutxiko tabernariak, Gasteiz txiki eta Zabalgana Batuz auzo elkarteak edo Zabalgana auzoko eskoletako hezkidetza sareak gorrotoari aurre egiteko izan duten prestutasuna, eta honekin batera Gasteiztarren erantzuna erabatekoa izan da. Abuztuaren amaieran ostadarraren poltsa batek LGTBI+fobiaren aurkako atxikimendu uholdea ekarri zuen, gaur egun badakigu koloretako poltsa hori, poltsa bat baino askoz ere gehiago dela.

Amets Martinez de Heredita


Viewing all articles
Browse latest Browse all 24